2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Merezimendu-lehiaketa, Udaleko administrazio-kudeaketako unitateko arduradun lanpostua betetzeko. Izendapena
Giza Baliabideetako zuzendariak, 2026ko otsailaren 4an honako ebazpen hau onetsi du:
Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko azaroaren 13an emandako ebazpenaren bidez -2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 30ekoan- deialdia onetsi zen Iruñeko Udaleko administrazio-kudeaketako unitateko arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.
Giza Baliabideetako zuzendariak, 2025eko uztailaren 22ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2025eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7koan, argitaratu zen.
Prozesua amaitu da eta kalifikazio-epaimahaiak aktak bidali ditu, deialdiaren 9. oinarrian adierazitako proba gainditu duten izangaien zerrendarekin batera, eta, kontuan hartuta 10.3 oinarrian ezarritakoa: memoria-lana izangai bakar batek gainditu badu, ez da beharrezkoa izanen proba psikoteknikoa egitea, ezta merezimenduen egiaztagiriak aurkeztea ere, ez baitira baloratuko lehiaketaren gainerako atalak. Horrenbestez, bidezkoa da puntuazio handiena lortu duen pertsonaren aldeko izendapena egitea.
Horregatik guztiagatik, honako hau,
EBATZI DUT:
1. Eva Echarri Osinaga izendatzea Iruñeko Udalaren administrazio-kudeaketako unitateko arduradunaren lanpostua betetzeko (306000 - 1 plaza-zk.). Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du plazaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte naturalekoa izanen da.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es, argitaratzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2601763