2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, ikuskatzaile laguntzailearen 1 plaza betetzeko. Izendapen proposamena
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikuskatzaile laguntzailearen 1 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoa betez -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2024ko azaroaren 25ean, eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duen eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera:
Txanda irekia:
SANGUESA AZCONA, VICTORIA
Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
Proposatutako izangaiari eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezala Iruñeko Udalaren erregistro orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.
Iruñean, 2026ko otsailaren 2an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2601448