2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Oposizio-lehiaketa murriztua, gerokultoreen hamalau plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Corellako San José egoitza-etxeko lehendakariak honako ebazpen hau eman du:
Kontuan hartuz aurkeztu diren eskabideak Corellako San José egoitza-etxeko gerokultoreen hamalau plaza oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko prozeduran parte hartzeko, bat etorriz 2025eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratutako deialdiarekin.
Kontuan hartuz 4. oinarria Corellako San José egoitza-etxerako gerokultoreen 14 plaza oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Ondotik zehazten den zerrenda onestea Corellako San José egoitza-etxean aritzeko, bat etorriz 2025eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratutako deialdiarekin.
Izangai onartuen behin-behineko zerrenda:
ZK. | DEITURAK ETA IZENA |
1. | Astráin López Marta |
2. | Carrasco Ibáñez Natalia |
3. | García León Mercedes |
4. | García Sabalza María Ángeles |
5. | Giraldo Guzmán Luz Viviana |
6. | Jiménez Santandreu Nuria |
7. | Lázaro Lozano María Mercedes |
8. | Lasheras García Aroa |
9. | Ocampo Gómez Claudia |
10. | Polanco Vicioso Minerva |
11. | Saldarriaga Mejía Solmilena |
12. | Salvador Delgado María Jesús |
13. | Vicioso Domínguez Eudalina |
Izangai baztertuen behin-behineko zerrenda:
ZK. | DEITURAK ETA IZENA | BAZTERTZEKO ZERGATIA |
1. | Sesma Sanz Laura Beatriz | 2.1.C oinarria |
Bigarrena.–Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, lehendakariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Corellako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzeko. (https://sedeelectronica.corella.es/).
Corellan, 2026ko otsailaren 4an.–Lehendakaria, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2601668