2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Oposizio-lehiaketa murriztua, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza betetzeko (C maila). Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 20ko erabaki baten bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza betetzeko (C maila), oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez (76 eta 81 zenbakiak dituzte plantilla organikoan). Deialdia 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.
Probak bukatuta eta izangaiek plaza hutsak hautatu ondoan, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena egin du, gainditu duen izangai bakarraren aldekoa. Proposamen hori 2026ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean.
Proposatutako izangaiak aurkezturiko agiriak aztertuta, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 11n egin bilkuran, honako hau izendatzea erabaki zuen: Iñigo Gambra Uriz. Plaza zenbakia: 81. Zerbitzu anitzetako enplegatua (C maila).
Izendatutako izangaiak 2026ko otsailaren 23an hartuko beharko du plazaren jabetza. Jakinarazten zaio ezen, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko dituela Berriozarko Udalean funtzionario izateko.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2026ko otsailaren 11n.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2602113