1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
33E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarduera proiektu honi buruzko ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita: hondakin plastikoen tratamendu-instalazioa. Jarduera hori Beriainen egitekoa da eta sustatzailea Navarra de Aglomerados SL da.
2025eko azaroaren 28an, organo substantiboak (Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua), goian aipaturiko espedienteari dagokion ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri zuen Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura.
Proiektua, bere ezaugarriak direla eta, sailkatuta dago 9. taldeko b) apartatuan (Beste proiektu batzuk. Hondakinak ezabatzeko edo balorizatzeko instalazioak, sartuta ez daudenak I. eranskinean, salbu eta ekoizpen tokiko hondakin propio ez-arriskutsuen ezabaketa edo balorizazioa), Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskinekoan. Beraz, arau horretan xedatutakoari jarraituz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.
Navarra de Aglomerados SLk (IFZ: B71408546) instalazio bat du Getzaurre industrialdean –Getzaurre 2, Beriain (Nafarroa), 31191 PK–, hondakin plastikoak tratatzeko (PET eta polietilenoa), bi nabetan (1. eta 2. nabeak), Beriaingo (Nafarroa) 5. poligonoko 580. lurzatian.
Duela gutxira arte, nabe bakoitzak jarduera- eta irekiera-lizentzia bereiziak zituen, bakoitza sustatzaile baten izenean (Flox Trade SL 1. nabea eta Nafarroa de Aglomerados SL 2. nabea). Duela gutxi, ordea, Navarra de Aglomerados SLk 1. nabeko lizentzien gaineko eskubideak eskuratu ditu, eta horrela bi nabeen lizentziaz jabetu da, bi jarduerak bateratu nahian.
Jardueren bateratze horren eta instalazioaren ekoizpen ahalmenaren handitzearen ondorioz, ingurumen-eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoaren arabera, jarduera ingurumen-baimen bateratuaren araubidearen mende dago.
–Ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren tramitazioa.
Aurkeztutako ingurumen agiria bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten den edukiarekin. Dokumentazio horrek honako hauek biltzen ditu: proiektuaren xedea eta deskribapena, alternatiben azterketa, ingurumen-inbentarioa funtsezko prozesu eta elkarrekintzen deskribapenarekin, inpaktuen identifikazioa, balorazioa eta ebaluazioa, prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriak, eraginen matrize bat, egungo eta etorkizuneko egoeraren konparazioa ingurumen-balorazio globalarekin, ingurumena zaintzeko eta jarraipena egiteko programa bat, eta proiektuak istripu larrien, hondamendien eta klima-aldaketaren aurrean duen kalteberatasuna.
21/2013 Legearen 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ingurumen-inpaktuaren txostena eman aurretik, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak kontsulta egin die ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei, beren eskumeneko gaiei dagokienez oharrak edo iradokizunak egin ditzaten. Hala, kontsulta egin zaie Beriaingo Udalari, Ekologistak martxan Iruñea-Ecologistas en acción talde ekologisten konfederazioari eta Sustrai Erakuntza Fundazioari.
20 eguneko epean ez da erantzunik jaso.
–Ingurumen-ebaluazioa. Proiektuaren analisia, 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.
Eskatutako proiektua hondakin ez-arriskutsuak balorizatzera bideratuta dago, bereziki hondakin plastikoak birziklatzera (PET eta polietilenoa), hiru produktu lortzeko: aglomeratua, galautsa eta masterbatcha, urtean 21.000 Tn tratatzeko gaitasunarekin. Proiektuak bi prozesu ildo ditu: Aglomerazioa, non PET hondakinak tratatzen diren aglomeratua lortzeko, eta Estrusioa, non polietilenoaren hondakinak birziklatzen diren, galautsa eta Masterbatch-a lortuz. Txosten honen I. eranskinean aurkeztutako proiektuaren laburpena egin da, eta II. eranskinean proiektuaren informazio grafikoa erantsi da.
Ingurumen-dokumentuak plantaren egokitzapenak ingurumenaren hainbat osagaitan izan ditzakeen ondorioak ebaluatu ditu, hala nola atmosferaren kalitatean, hidrologian, geologian eta geomorfologian, edafologian, floran, faunan eta paisaian.
Plantaren inpaktu nabarmenena ekipoen aireztapenen irteerak dira, eta atmosferaren kalitatean duen eragina txikia eta aldi baterakoa da. Zaratari dagokionez, isolamendu akustikoko eta soinu-emisioen kontroleko neurriak aurreikusi dira, mailak indarrean dagoen ingurumen-araudian ezarritako mugen barruan mantentzen direla bermatzeko.
Proiektua industrialde batean dago, eta, egindako azterketen arabera, eremuak ez du babestutako faunarik edo florarik hartzen. Instalazioaren lurzatiak ez du landaredi esanguratsurik, eta babestutako edo balio ekologiko handiko naturguneetatik urrun dago. Ondorioz, ez da aurreikusten proiektuak ondorio kaltegarririk izanen duenik tokiko biodibertsitatean.
Istripu larrien, hondamendi naturalen eta klima-aldaketaren aurrean proiektuak duen kalteberatasunari buruz egindako azterlanaren arabera, kalteberatasunaren balorazioa oso txikia da aztertutako agertoki guztietan, eta ez da beharrezkoa prebentzio- edo egokitze-ekintzarik hartzea.
Funtzionamendu fasean ingurumena zaintzeko programa bat zehaztu da. Programa horren barruan sartzen dira emisio-fokuak, ibilgailuak eta makinak, lurzorua, paisaia eta atmosfera, flora, fauna eta lurrazaleko hidrologia eta hondakinak kontrolatzeko ekintzak.
Ingurumen baimen bateratuaren espedientean kontrolatu eginen dira jarduerak airearen kalitatean, zaratan, lurzoruan eta uretan eragin litzakeen ingurumen inpaktuak, bai eta hondakinen sorrerak eta baliabide naturalen, energiaren eta uraren kontsumoak ekarritakoak ere.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak xedatzen duenarekin bat, aurkeztutako dokumentazioa ikusita eta proiektua gauzatzearen, ustiatzearen eta bertan behera uztearen ondorioz sortzen ahal den ingurumen inpaktua aztertuta, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Ingurumen Ebaluazioaren Atalaren bidez, proposatu du ezen, kontsulten emaitza kontuan izanda eta 21/2013 Legearen III. eranskinean horri dagokionez jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, aurreikusten denez, proiektuak ez duela kalte nabarmenik izanen ingurumenean, jarduera berriaren ingurumen-baimen bateratuan ezartzen diren baldintzak betez gero; hori guztia, indarrean dagoen legediaren arabera beharrezkoak diren beste baimen edo autorizazio batzuk lortzea eragotzi gabe. Ez da baldintza gehigarririk ezartzen proiektuaren ingurumen-integraziorako.
Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta legeek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura oinarrizkoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua),
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroa de Aglomerados SLk Beriainen sustatutako hondakin plastikoen tratamendurako instalazio-proiektuak, ziurrenik, ez du eragin nabarmenik izanen ingurumenean, ingurumen-inpaktuaren txosten honetan ezarritako baldintzetan, ingurumen-baimen bateratuan atmosferara, uretara, lurzorura isurtzen diren substantzia kutsatzaileen eta zarataren eta bibrazioen kontrolari buruz jasotzen diren zehaztapenak betez gero, hondakinen kudeaketari buruzkoak ez ezik.
2. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ez da inolako errekurtsorik paratzen ahalko, deusetan galarazi gabe proiektua onetsi zuen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jartzen ahal direnak, hala badagokio.
3. Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzura eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
INSTALAZIOA NON DAGOEN |
Udalerria | BERIAIN |
Udalerria | BERIAIN |
Posta helbidea (1) | Getzaurreko industrialdea-Getzaurre, 2, Beriain, 31191 (Nafarroa) |
Helbide fisikoa (2) | -- |
Parajea | -- |
KATASTROKO DATUAK | Poligonoa(k) | 5. | | |
Lurzatia(k) | 580. | | |
UTM -ETRS89 koordenatuak, 30N eremua | AZ | 611.858. | eta | 4.732.990. | |
AZALERAK (m²) | ZENBATEKOA |
Kokalekua, guztira (3) | 4.166 m² |
Eraikitakoa, guztira | 4.166 m² |
Eraikitako erabilgarria | 3.574,55 m² |
Zolatua | -- |
Zolatu gabea | -- |
INSTALAZIOAREN DATUAK |
Ekoizpen jarduera | HONDAKIN PLASTIKOEN TRATAMENDUA (PET ETA POLIETILENOA) |
CNAE93-Rev1 | 2229. |
ADIERAZLEA | ZENBATEKOA | UNITATEA |
Plantilla | 20. | Langileak |
Ordutegiak | Astelehenetik ostiralera, hiru txanda | - |
Instalatutako potentzia elektrikoa | 1.352,50. | kW |
Produkzio-ahalmena | 21.000 tn/urtean | |
IPPC/LFIPA kategoriaren araberako ahalmena (1) | 5. TALDEA. 5.1. HONDAKINEN KUDEAKETA | |
Uraren kontsumoa | 400. | m³/urtean |
Elektrizitate kontsumoa | 2.000. | MWh/urtean |
Gas naturalaren kontsumoa | - | MWh/urtean |
Gasolioaren kontsumoa | - | MWh/urtean |
Beste erregai batzuen kontsumoa (zehaztu) | - | MWh/urtean |
ERAIKIN, ESPARRU, INSTALAZIO ETA EKIPAMENDU GARRANTZITSUENAK |
IZENA | DESTINOA / ERABILERA | AZALERA (m²) | EDUKIERA | EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA |
1. NABEA | EKOIZPENA, BILTEGIRATZEA ETA BULEGOAK | 2.030 m² | | |
2. NABEA | EKOIZPENA, BILTEGIRATZEA ETA BULEGOAK | 2.136 m² | | |
ISURKETA PUNTUAK ETA PUNTU BAKOITZARI LOTUTAKO ISURKETA |
PUNTUA | KONTROL PUNTUA | ISURKETA |
Zenbakia (1) | Destinoa (2) | UTM X | UTM Y | Deskribapena | UTM X | UTM Y | Zenbakia (1) | Tasa | Deskribapena | Tratamendua | Kontrol-gailua (3) | Emaria | Unitatea |
1. | UR BELTZAK | | | Aldagelak eta komunak | | | | | | Tratamendurik ez | | | |
2. | EURI URAK | | | Euri urak | | | 2. | | | Tratamendurik ez | | | |
Jarduera hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko da, bereziki produktuak lortzeko hondakin plastikoak birziklatzeko (eragiketa-kodea: R0307). Bi prozesu ildo ditu:
1. PET hondakinak tratatzen diren aglomerazioa, ezkata hezeak. Zentrifugazio bidez lehortzea, lehorreko garbiketa eta aglomerazioa (4 lerro) (aglomerazioa, birrintzea eta pikortatzea).
2. Estrusioa: polietilenozko hondakinak birziklatzen dira (PE).
Hiru produktu lortzen dira: PET aglomeratuak, polietilenozko estrusionatua (PEko galautsa) eta masterbatcha (koloratzaileekin tratatutako PEko galautsa). Lerro bakoitza jardueraren nabeetako batean dago.
Jardueran eginen diren aldaketen eta ekipoak gehitzearen ondoren, kalkulatzen da urtero jardueran 12.000 tona PET hondakin (aglomerazio-lerroa) eta 9.000 tona PE hondakin (estrusio-lerroa) tratatuko direla. Beraz, urtean 21.000 tona tratatzeko ahalmena izanen du.
Kalkulatzen da urtean 2.000.000 kW-ko energia-kontsumoa izanen duela, instalatutako guztizko potentzia 1.352,50 kW-koa izanen dela eta urtean 400 m³ ur kontsumituko dela. Instalazioan ez da produktu kimikorik biltegiratzen, eta instalazioak ez du atmosferarako fokurik, ez kanalizaturik, ez barreiaturik. Jarduerak uren sare konpontzaile bat du, euri urak, ur beltzak eta industria urak bereiziz:
–Euri urak PVCzko lurpeko hodi sarearekin lotutako erretenen eta zorrotenen bidez jasotzen dira poligonoko euri uren sare orokorreraino.
–Ur beltzak PVCzko hodien bidez biltzen dira nabearen kanpoalderaino bideratzeko, eta han lursaileko eta poligonoko hondakin uren sarera konektatzen dira. Instalazioa aldatu eginen da, 1. nabeko solairuarteko komun berrietan sortutako ur beltzak hartzeko.
–Jarduerak hozte-sistematik eta lehortze-prozesutik datozen industria urak sortzen ditu, baina ur horiek ez dira udal kolektorera isuriko, IBCetan bilduko dira eta kudeatzaileari emanen zaizkio tratatzeko.
II. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN INFORMAZIO GRAFIKOA
Jarduera Getzaurreko industrialdeko (Getzaurre, Beriain udalerria) 5. poligonoko 580. lurzatiko 1. eta 2. nabeetan dago.

Beriaingo 5. poligonoko 580. lurzatia.

Getzaurreko industrialdea. Beriain

Lurzati-zeduletan jasotakoaren arabera, instalazioan eraikitako azalerak honako hauek dira: 1. NABEA - BS 1.770 m² + SOLAIRUARTEA 260 m² 2. NABEA -- BS 1.879 m² + SOLAIRUARTEA 257 m² Jardueraren azalera eraikia 4.166 m² da guztira. Azalera horiek ez dira aldatzen proiektatutako egokitzapenekin.
Lurzatiak poligonoko zerbitzu orokorrak ditu, besteak beste:
–Hondakin uren sarea.
–Euri uren sarea.
–Ur horniduraren sarea.
–Energia elektrikoaren sarea.
–Telekomunikazioen sarea.
–Ibilgailuen sarbidea.

Ur beltzen sarea.

Isuriak atmosferara
Iragarkiaren kodea: F2601067