38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Jesús Sesma Sesma jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko burua, berak hala eskatuta.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. zenbakian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Jesús Sesma Sesma jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko burua, berak hala eskatuta, eta eginiko zerbitzuak eskertzea.

Kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 14an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2601346