1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
21/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 391/2025 Ebazpena, azaroaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez, deialdi bat egin zen 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 391/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan.
391/2025 Ebazpenaren laugarren oinarrian ezartzen da zer irizpide erabiliko diren unitate itunduen kopurua kalkulatzeko, eta etapa bakoitzerako batez besteko ratioa adierazten da.
Hezkuntza Departamentuak oinarrizko eskubideen 0000348/2025 prozeduran igorritako froga ikusita, 391/2025 Ebazpenean agertzen diren batez besteko ratioak ez datoz bat ikasturte honetako batez besteko ratioekin.
Horrenbestez, akats horretaz oharturik, bidezkoa da Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 391/2025 Ebazpena aldatzea, ikasturte honetako batez besteko ratioetara egokitzeko eta eskabideak aurkezteko beste epe bat ezartzeko.
Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea 391/2025 Ebazpena, azaroaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan. Zehazki, ebazpen horren laugarren oinarria aldatzen da, eskola-unitate bakoitzeko ikasleen batez besteko ratioari dagokionez, eta honela geldituko da idatzita:
1.–Haur Hezkuntzako bigarren zikloa.
–Iruñean eta Iruñerrian (Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Elortzibar, Galar zendea, Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia eta Zizur zendea), Haur Hezkuntzako bigarren zikloan itundutako unitateek batez beste 17 ikasleko ratioa izanen dute, gutxienez, itundutako eskola-unitate bakoitzeko. (416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikulua).
–Nafarroako Foru Komunitateko gainerako tokietan, hezkuntza-maila bererako, gutxieneko batez besteko ratioa 15 ikaslekoa izanen da eskola-unitate bakoitzeko.
2.–Batxilergoa.
–Batxilergorako itundutako unitateek 27 ikasleko batez besteko ratioa izanen dute, gutxienez, itundutako eskola-unitate bakoitzeko (416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikulua).
2. Bost egun balioduneko epea ezartzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ikastetxeek aukera izan dezaten eskabideak berriz aurkezteko edo jada aurkeztutakoak aldatzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Ebazpen hau eta eskabide-ereduak pertsona edo ikastetxe interesdunen eskura egonen dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Hezkuntza-itunak.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau igortzea, dagozkion ondorioak sor ditzan, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Eskolatze Batzorde Nagusiko buruari.
Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F2602366