38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 392/2025 Ebazpena, azaroaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez, deialdi bat egin zen prozedura hauetarako: hezkuntza-itunak aldatzeko Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2026-2027 ikasturterako, eta hezkuntza-etapa horietan hezkuntza-itun berriak sinatzeko.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 392/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen prozedura hauetarako: hezkuntza-itunak aldatzeko Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2026-2027 ikasturterako, eta hezkuntza-etapa horietan hezkuntza-itun berriak sinatzeko.

392/2025 Ebazpenaren hirugarren eta seigarren oinarrietan ezartzen da zer irizpide erabiliko diren unitate itunduen kopurua kalkulatzeko, eta etapa bakoitzerako batez besteko ratioa adierazten da.

Hezkuntza Departamentuak oinarrizko eskubideen 0000348/2025 prozeduran igorritako froga ikusita, 392/2025 Ebazpenean agertzen diren batez besteko ratioak ez datoz bat ikasturte honetako batez besteko ratioekin.

Horrenbestez, bidezkoa da Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 392/2025 Ebazpena aldatzea, ikasturte honetako batez besteko ratioetara egokitzeko eta eskabideak aurkezteko beste epe bat ezartzeko.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 392/2025 Ebazpena, azaroaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita prozedura hauetarako: hezkuntza-itunak aldatzeko Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe pribatu itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2026-2027 ikasturterako, eta hezkuntza-etapa horietan hezkuntza-itun berriak sinatzeko. Zehazki, ebazpen horren hirugarren eta seigarren oinarriak aldatzen dira, itunak aldatzeko eta berriak sinatzeko batez besteko ratioa finkatzeari dagokionez:

–Lehen Hezkuntza.

Iruñean eta Iruñerrian (Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Elortzibar, Galar zendea, Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia eta Zizur zendea) Lehen Hezkuntzan itundutako unitateek batez beste 19 ikasleko ratioa izanen dute, Lehen Hezkuntzako eskola-unitate itundu bakoitzeko. (416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikulua)

Nafarroako Foru Komunitateko gainerako tokietan, hezkuntza-maila bererako, gutxieneko batez besteko ratioa 16 ikaslekoa izanen da eskola-unitate bakoitzeko.

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Iruñean eta Iruñerrian (Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Elortzibar, Galar zendea, Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia eta Zizur zendea), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateek batez beste 25 ikasleko ratioa izanen dute, gutxienez, eskola-unitate itundu bakoitzeko. (416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikulua).

Nafarroako Foru Komunitateko gainerako tokietan, hezkuntza-maila bererako, gutxieneko batez besteko ratioa 19 ikaslekoa izanen da eskola-unitate bakoitzeko.

–Lanbide Heziketa.

Lanbide Heziketako unitate itunduek gutxieneko batez besteko ratio hauek izanen dituzte (416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikulua):

  • 19 ikasle, erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetako eskola-unitate itundu bakoitzeko.
  • 12 ikasle, oinarrizko mailako heziketa-zikloetako eskola-unitate itundu bakoitzeko.

–Batxilergoa.

Batxilergorako itundutako unitateek 27 ikasleko batez besteko ratioa izanen dute, gutxienez, itundutako eskola-unitate bakoitzeko (416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikulua).

2. Bost egun balioduneko epea ezartzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ikastetxeek aukera izan dezaten eskabideak berriz aurkezteko edo jada aurkeztutakoak aldatzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Ebazpen hau eta eskabide-ereduak pertsona edo ikastetxe interesdunen eskura egonen dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Hezkuntza-itunak.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea, dagozkion ondorioak sor ditzan, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Eskolatze Batzorde Nagusiko buruari.

Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2602365