1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasuneko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 838E/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia ebatzi zen. DDBN kodea: 833774.
Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 430E/2025 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, 2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko.
Finantzaketa-eskatzaileetako batek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Osasuneko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 838E/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia ebatzi zen.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun diren guztiei jakinarazten zaie alegazioak aurkezten ahal dituztela iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduan.
Jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Beatriz Aceña Laparra.
Iragarkiaren kodea: F2601375