38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

191/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita administrazio espediente bat, Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (448/2025 prozedura arrunta).

Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak administraziorekiko auzo-errekurtso bat jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako honen aurka: 459/2025 Foru Agindua, urriaren 16koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezesten baita Ángel Jiménez Jiménezek, Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori jarri zuen, hain zuzen, honako honen aurka: 4319/2024 Ebazpena, azaroaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostu bat betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea (448/2025 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2601077