1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
231/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean terapeuta okupazional lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2161/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 83/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, eta plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin eta 10 egun balioduneko epea ireki zen horiek aukeratzeko.
Behin eginik plaza hutsen aukeraketa, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2026ko martxoaren 2an.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
a) Plazaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, jarduneko egoera bereziko, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe. Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, egoera horretan jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, aldez aurretik jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
b) Era berean, plazaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia ordaindua hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla plaza berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.
4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara; eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura. Halaber, interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
Terapeuta okupazionalen lekualdatze-lehiaketa
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA | GIDABAIMENA |
LOPEZ AYESA, SUSANA | 0011689 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA | SARRIGUREN | FUNTZIONARIOA | MISTOA | X | | | |
LAPARRA ALGUACIL, JOANA | 0011512 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA | SARRIGUREN | FUNTZIONARIOA | MISTOA | X | | | Bai |
ESCUDERO BONET, RAQUEL | 0010469 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | BALORAZIO ZENTROA | IRUÑA | FUNTZIONARIOA | MISTOA | X | | | Bai |
AZCONA ZUBIZARRETA, MARIA | 0011939 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | BALORAZIO ZENTROA | IRUÑA | FUNTZIONARIOA | MISTOA | X | | | Bai |
REMIREZ PEÑAS, ELISA | 0011225 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SANTO DOMINGO ZAHAR ETXEA | LIZARRA | FUNTZIONARIOA | MISTOA | | | | |
AGUIRRE LASA, IZASKUN | 0008335 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | BALORAZIO ZENTROA | IRUÑA | FUNTZIONARIOA | MISTOA | X | E B2 | | Bai |
Iragarkiaren kodea: F2601322