38. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 20ko 3/2025 Foru Legearena. Foru lege horren bidez aldatzen da 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea.

Lege horren euskarazko bertsioan ez da legearen zenbakia eta data agertzen, eta, beraz, argitalpen honen bidez akats hori zuzenduko da. Izan ere,

Honela dioen tokian:

FORU LEGEA, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea aldatzen duena.

Honela behar du:

3/2025 FORU LEGEA, martxoaren 20koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea aldatzen duena.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2600882