36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

122/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita okupatu aurreko aktak egiteko Vianako eta Mendabiako udaletxeetan.

Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 48/2023 Ebazpenaren bidez, Vianako eta Mendabiako udal mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman ziren, bai eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratu ere (SEMSI-SAT11389).

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Vianako eta Mendabiako alkateei, edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Vianako eta Mendabiako udaletxeetan, 2026ko martxoaren 24an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Vianako eta Mendabiako udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2025eko abenduaren 24an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2517151