2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Noaingo 1. poligonoko 747. lurzatiaren urbanizazio-proiektua aparkaletuetarako. Behin betiko onespena
Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2026ko urtarrilaren 29an emandako 2026-0116 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du urbanizazio-proiektu bat, aparkalekuak paratzeko Noaingo Mocholí kalean. Proiektua 3P Biopharmaceuticals SLk sustatu du, jarraikiz Xabier Ilundain Madurga arkitektoak idatzitako proiektuari eta eranskinei.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2026ko otsailaren 2an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2601445