36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Arte-sorkuntzarako 2026ko laguntzak. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 884829.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/884829).

1. Deialdiaren helburua: deialdi honen helburua da norgehiagoka-araubide bat ezartzea, dirulaguntzak emateko, 2026an Eguesibarko artisten arte-sorkuntzari laguntzeko.

2. Aurrekontu-egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa: deialdi honetarako ezarritako gehieneko zuzkidura 5.000 eurokoa da, eta gehienez ere 1.000 euroko 5 laguntzatan banatuko da.

3. Eskabideak aurkezteko tokia eta epea: dirulaguntza-eskabideak inprimaki baten bidez aurkeztu behar dira, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7185. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Justifikazioa. Dirulaguntza justifikatzeko agiriak Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean aurkeztu behar dira (https://sedeelectronica.valledeegues.es/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako batean, 2026ko azaroaren 13an beranduenez.

Eguesibarren, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2601538