36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, kontzejuei dirulaguntzak emateko, 2026an kultur jarduerak egin ditzaten. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 884811.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/884811).

1. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko Eguesibarko kontzejuei, norgehiagokako araubidean. Jarduera horiek izan behar dute 2025eko azaroaren 8tik 2026ko azaroaren 7ra bitartekoak.

2. Aurrekontu-egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetarako, gehienez, 5000 euroko zuzkidura ezarri da.

3. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Dirulaguntzaren eskaerak aurkeztu beharko dira egoitza elektronikoko erregistroaren bidez, esteka honetan: https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7119 (Ibarreko kontzejuetarako dirulaguntzak, kultur jarduerak egiteko 2026an).

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Justifikazioa.

Dirulaguntza justifikatzeko agiriak Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean aurkeztu behar dira (https://sedeelectronica.valledeegues.es/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako batean, 2026ko azaroaren 13an beranduenez.

Sarrigurenen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2601530