2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, 2026an kultura jarduerak egiten dituzten pertsona eta entitateentzako dirulaguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 884806.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/884806).
1. Deialdiaren helburua: dirulaguntzak ematea, norgehiagokako araubidean, 2025eko azaroaren 8tik 2026ko azaroaren 7ra bitarte Eguesibarren egiten diren kultur ekintza eta jarduerei laguntzeko.
2. Aurrekontu-egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa: deialdi honetarako, gehienez, 11.000 euroko zuzkidura ezarri da. Gehienez ere 2500 euro emanen zaizkio proiektu bakoitzari.
3. Eskabideak aurkezteko epea eta tokia: Eguesibarko Udalaren egoitza elektronikoan, esteka honetan: https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7078 (kultura jarduerak egiten dituzten pertsona eta entitateentzako dirulaguntza - 2026). Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2601528