2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNANUKO KONTZEJUA
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Unanuko Kontzejuak, 2026ko otsailaren 6an, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorririk, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Unanuko Kontzejuan herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren ediktuen oholean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Unanun, 2026ko otsailaren 9an.–Kontzejuko burua, Santiago Berastegui Lizarraga.
Iragarkiaren kodea: L2601928