2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
3. poligonoko 311., 308., 307., 306. eta 305. lurzatien nahitaezko desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jartzea
Azkoiengo Udalak, 2026ko urtarrilaren 30eko ohiko osoko bilkuran eta Udalbatzako kide guztiak ados egonik, honako erabaki hau onetsi zuen:
Ikusi da Azkoiengo Udalak 2024ko abenduaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Azkoiengo Hirigune Historikoaren Hiri Jarduketarako Plan Berezia.
Planaren arabera, Don Tadeo kalearen ezkerreko aldean dauden lurzatiak espazio libre publikoen tokiko sistema gisa sailkatuta daude. Orobat, lurzati horietan egun dauden eraikinak antolamendutik kanpo daude. Hortaz, ez da bideragarria eraikinok finkatzeko edo hobetzeko obrarik egitea, beren bizitza baliagarria luzatzea helburu, eta zilegi da horiek eraistea.
Ikusi da Udaleko arkitektoaren 2025eko abenduaren 11ko txostena (barnean duela ukitutako lurren eta jabeen zerrenda) eta ikusi da, orobat, Udaleko idazkariak 2026ko urtarrilaren 13an emandako txostena (aplikatzekoa den legeriari eta jarraitu beharreko prozedurari buruzkoa).
Ikusi da Hirigintzako Batzordeak aldeko txostena eman duela 2026ko urtarrilaren 22an. Halaber, kontuan hartu behar da ondasun higiezin horiek eskuratu behar direla, eta deklaratu obren onura publikoa eta ukitutako lurrak okupatzeko beharra, hori guztia nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, hala xedatuta baitago Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 9. artikuluan eta hurrengoetan eta Nahitaezko Desjabetzearen Erregelamendua onesten duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren 10. artikuluan. Horiek guztiak horrela,
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Hasiera ematea espediente bati, nahitaez desjabetzeko Azkoiengo 3. poligonoko 311., 308., 307., 306. eta 305. lurzatiak (Don Tadeo kalea), eta haiei balio justua emateko.
Bigarrena.–Hasiera batez onestea ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda (I. eranskina).
Hirugarrena.–Egintzat hartzea honako hauek: desjabetzearen onura publikoko edo interes sozialeko deklarazioa, desjabetu beharreko lurzatien okupazioaren deklarazioa eta Azkoiengo Udala desjabetzearen onuradun izatearen deklarazioa.
Laugarrena.–Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, denbora horretan interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Udaleko bulegoetan (Hirigintza Arloa) eskura izanen dituzte lurzatien planoak.
Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren ediktuen taulan.
Seigarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez dagoela erabaki hau inpugnatzerik, administrazio bidea amaitzen ez duen tramiteko egintza baita.
I. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
3. poligonoko 311. lurzatia.
–Azalera: 54,40 m².
–Erregistroko (edo katastroko) titularra: Buildingcenter.
–Titulartasunaren portzentajea: %100.
–Kargak: ez.
–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: bai.
–Balorazioa: 540 euro.
–Eraistearen kostua: 7.800 euro.
3. poligonoko 308. lurzatia.
–Azalera: 74,7 m².
–Erregistroko (edo katastroko) titularra: Miguel Angel Alfaro Asín.
–Titulartasunaren portzentajea: %100.
–Kargak: ezezagunak.
–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: bai.
–Balorazioa: 747 euro.
–Eraistearen kostua: 3.750 euro.
3. poligonoko 307. lurzatia.
–Azalera: 48,96 m².
–Erregistroko (edo katastroko) titularra: Francisco Javier Alonso Lezaun, María José Alonso Lezaun eta Rosa María Alonso Lezaun.
–Titulartasunaren portzentajea: %33,33 bakoitzak.
–Kargak: ezezagunak.
–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: ez.
–Balorazioa: 489,60 euro.
3. poligonoko 306. lurzatia.
–Azalera: 101,05 m².
–Erregistroko (edo katastroko) titularra: Juan Díaz Martínez.
–Titulartasunaren portzentajea: %100.
–Kargak: ezezagunak.
–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: bai.
–Balorazioa: 1.010,50 euro.
–Eraistearen kostua: 5.600 euro.
3. poligonoko 305. lurzatia.
–Azalera: 21,40 m².
–Erregistroko (edo katastroko) titularra: Pilar Martínez García.
–Titulartasunaren portzentajea: %100.
–Kargak: ezezagunak.
–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: ez.
–Balorazioa: 214 euro.
Lurzatietan eraitsi beharreko eraikinik bada, eta horiek eraisteak lurzation balioa gainditzen badu, Azkoiengo Udalak bere gain hartuko du eraistearen kostua, baina aukera hori onartuz gero, lurzatien jabeei ez zaie ezer emanen desjabetzeagatik.
Azkoienen, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2601431