2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Planeko U.I. IV unitatearen GZ-2an (Arantzadiko pasabidea). Behin-behineko onespena
Iruñeko Udalak, 2026ko urtarrilaren 15ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 15-ENE-26 (5/CU).
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran, proiektu hau onetsi zuen: "Determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Planeko U.I. IV unitatearen GZ-2an (Arantzadiko pasabidea)".
Iruñeko Udalak, 2025eko urtarrilaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen agiri hori, eta argitaratu zen 2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, tokiko hedabideetan eta Iruñeko Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera, Udal Planaren aldaketa egituratzailea egiteko U.I. IV unitatearen Gz-2an(Arantzadiko pasabidea), ez da ingurumen-ebaluazio estrategikorik egin behar.
Agiria jendaurrean egon zen bitartean, eta ezarritako epearen barnean, alegazio bat jarri zuen Jesús María Ezponda Olaverrik, Ciganda Ferrer fundaziaren ordezkari gisa (sarrera-erregistroko zenbakia: 2025/19145, 2025eko martxoaren 4koa).
Orobat, espedientean sartu dira nahitaezko txosten sektorialak.
2025eko abenduaren 12an, Iriarte Mariñelarena Arquitectos Urbanistas SLPk txostena aurkeztu zuen "Determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Planeko U.I. IV unitatearen GZ-2an (Arantzadiko pasabidea)" agiriari buruz eta agiriaren gainean aurkeztutako alegazioei buruz, agiria behin-behinekoz onesteko. Txosten horretan, orobat, jasotako txosten sektorialetako kontsiderazioak bildu dira.
Espedientean jasota daude Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren eta letradunaren txostenak (biak dira 2025eko abenduaren 15ekoak), bai eta Iruñeko Osoko Bilkuraren idazkariaren txostena ere (2025eko abenduaren 23koa).
Horiek horrela, honako hau erabaki da:
1. "Hasierako onespenari egindako alegazioei erantzutea" deritzon txostena onestea.
2. Behin-behinekoz onestea agiri hau: "Determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Planeko U.I. IV unitatearen GZ-2an (Arantzadiko pasabidea)".
3. Sustatzaileari eskatzea planoak "shape" formatuan aurkez ditzala, Hirigintza Gerentzian, 10 eguneko epean. Orobat, sustatzaileak eginbide bat aurkeztu beharko du, adierazten duena plano horiek behin-behinean onesteko aurkeztutako berberak direla. Horiek guztiak Nafarroako Gobernuari helaraziko zaizkio, behin betiko onesteko.
4. Espedientearen, behin-behinean onetsitako agiriaren eta planoen ("shape" formatuan) kopia bat igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, behin betiko onesteko.
5. Alegazio-egileari erabaki hau jakinaraztea, eta alegazioak baloratzeko txosten teknikoa bidaltzea.
6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2600619