2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURELU LONGIDAKO KONTZEJUA
Deialdia, hilerrirako sarbidea egokitu eta hobetzeko proiektua gauzatzeko desjabetze-aktak egiteko
Murelu Longidako Kontzejuko buruak honako ebazpen hau eman du 2026ko urtarrilaren 8an:
Murelu Longidako Kontzejuak, 2024ko abenduaren 12an, erabaki zuen onestea "Murelu Longidako hilerrirako bidea egokitzeko eta hobetzeko proiektua" izeneko proiektua, bai eta hasiera batez onestea ere proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hura jendaurrean jartzea hamabost eguneko epean. Longidako Udalak erabaki hori berretsi zuen 2025eko maiatzaren 29an egin ohiko osoko bilkuran.
Jendaurreko aldia bukatutakoan, Murelu Longidako Kontzejuak, 2025eko abuztuaren 30ean, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen. Onespen horrek berekin dakar erabilera publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra. Era berean, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala aipatutako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. Longidako Udalak erabaki hori berretsi zuen 2025eko irailaren 25ean egin osoko bilkuran.
Nafarroako Gobernuak, 2025eko abenduaren 10eko erabaki baten bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Murelu Longidako kontzeju-etxean, 2026ko martxoaren 5ean, 10:00etan.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri Administrazioko peritu izendatzea.
4. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Murelu Longidako Kontzejuaren eta Longidako Udalaren iragarki-tauletan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
Murelu Longidan, 2026ko urtarrilaren 12an.–Kontzejuko burua, Martin Huarte Ollo.
Iragarkiaren kodea: L2600401