36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Lurzoru publikoko 5,47 m²-ko hondar-lurzatia soberako lurzati gisa sailkatzea, Legariako 1. poligonoko 412. lurzatiari gehitzeko. Behin betiko onespena

Legariako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen lurzoru publikoko 5,47 m²-ko hondar-lurzatia soberako lurzati gisa sailkatzea, Legariako 1. poligonoko 412. lurzatiari gehitzeko, ondoren lurzati mugakidearen titularrari saltzeko. Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2025eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an, eta udal honen iragarki-taulan.

Jendaurrean egon den bitartean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, hasierako onespena behin betiko bilakatzen da, eta argitara dadila agintzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Legarian, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Julián Echeverría Garín.

Iragarkiaren kodea: L2601472