2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
Bidearen kalifikazio juridikoaren aldaketa eta desafektazioa 2. poligonoko 130. lurzatian. Jendaurrean jartzea
Itzaltzuko Udalak, 2025eko abenduaren 29an egindako bilkuran, gehiengoz erabaki zuen espediente bat hastea, helburu duena herri-lurretan dagoen bide baten kalifikazio juridikoa aldatzea eta haren desafektazioa (udal katastroko 2. poligonoko 130. lurzatia). Aldaketa horren bidez, jabari publikokoa izatera igaroko da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek beharrezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. eta 104. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren artikulu bateragarrietan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Toki-Entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Itzaltzun, 2026ko otsailaren 2an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.
Iragarkiaren kodea: L2601742