36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia 12. poligonoko 234. eta 243. lurzatietan (Gillediko industrialdea, Sarasa)

Itzako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 12. poligonoko 234. eta 243. lurzatietarako (Gillediko industrialdea, Sarasa), Álvaro Aizpún Sarasak sustatuta. Planaren helburua da lurzati horien egungo erabilera aldatzea, zuzkidura-erabilera izatetik industria-erabilera izatera igaro daitezen, industria-erabilera izanen duen eraikin bat eraiki nahi da eta.

Espedientea jendaurrean jartzen da, eta entzunaldia ematen da, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da Itzako Udalaren idazkaritzaren bulegoetan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan eta web-atarian ere, helbide hauetan:

https://sedeelectronica.municipiodeiza.es/tablondeanuncios/

https://www.municipiodeiza.es/

Itzan, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2601424