2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena
Imozko Udalak, 2026ko otsailaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatu bat egitea Udal Planean. Aldaketa Imozko Udalak sustatu du, eta honako alderdi hauei eragiten die: estalkiko materialak, eraikin osagarrien eta lurzatiaren mugen arteko distantzia, lurzoru urbanizaezin generikoan dauden eraikinetako fatxadetako materialak eta etxebizitzen gehieneko garaiera.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian egokitzat jotzen diren iradokizunak edo alegazioak aurkezten ahalko dira.
Imotzen, 2026ko otsailaren 5ean–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2601778