36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea –4. epaimahaikidea

Lizarrako Udalak, 2024ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Donamarian, 2026ko otsailaren 4an.–Alkate delegatua, Naiara Aizpuru Sagaseta.

Iragarkiaren kodea: L2601698