36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2025eko azaroaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berbintzanako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Berbintzanako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berbintzanan, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2601689