36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Deialdia, lagun egiteko animalien (txakurrak eta katuak) esterilizazioa egiteko laguntzak emateko 2026an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 885459.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/885459).

Deialdi honen xedea da behar den prozedura gauzatzea dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, deialdi honetako bigarren apartatuan ageri diren jarduketak egiteko, horrela exekutatuz xedatua dagoena Arangurengo Udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean, zeina Udalak onetsi baitzuen 2024ko azaroaren 28ko osoko bilkuran. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko dira Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak (2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 28an).

Lehena.–Onuradunak. Arangurengo Udalean erroldatutako pertsona fisikoak, baldin eta txakurrik edo katurik badute.

Bigarrena.–Xedea. Deialdi honek tresna bat izan nahi du, lagunduko duena animalien abandonuak eta tratu txarrak murrizten nahi gabeko umealdiak direla eta. Horretarako, txakurrak eta katuak esterilizatzeko laguntza ekonomikoak emanen dizkie Arangurengo udalerrian bizi diren pertsona fisikoei, baldin eta animalion jabeak badira.

Hirugarrena.–Zenbatekoa. Erabilgarri dauden kredituen barnean deialdi honetan zehaztutako gehieneko zenbatekoa 600 eurokoa da.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia. Dirulaguntza jasotzeko eskabideak aurkeztu behar dira Arangurengo Udalaren Erregistro Orokorrean (Mutioa plaza z.g., Mutiloa) edo, bestela, erregistro orokor elektronikoaren bidez.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta amaituko da 2026ko abenduaren 31n edo dagokion partida ekonomikoa bukatutakoan.

Seigarrena.–Diruz lagun daitezkeen gastuak egiteko epea. 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra.

Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epea. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 31n bukatuko da.

Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua. Onuradunek eskatutako justifikazio-agiriak aurkeztutakoan emanen da ordaintzeko agindua.

Mutiloan, 2026ko otsailaren 5eann.–Ingurumeneko zeinegotzi ordezkaria, María Teresa Ramos Barrantes.

Iragarkiaren kodea: L2601830