36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 520. lurzatian. Hasierako onespena

Abartzuzako Udaleko alkateak, 2026ko otsailaren 3ko Ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Abartzuzako Udal Planeko 1. poligonoko 520. lurzatian (3 AA1).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Abartzuzan, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2601549