36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026rako lan publikoaren eskaintza

Batzar Nagusiaren 2025eko azaroaren 21eko erabakiaren bidez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako lanpostu hauek eskaintzen dira:

–Administrari-ofizialen 2 plaza.

–Familia-langileen 2 plaza.

–Berdintasun teknikarien plaza 1.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cadreitan, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Erica Sola Mombila.

Iragarkiaren kodea: L2601398