36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, 2025. urterako lan publikoaren eskaintzan

Alkatearen 2026ko otsailaren 2ko 457 Ebazpenaren bidez, onetsi zen, batetik, akats zuzenketa egitea 2025. urterako lan publikoaren eskaintzan (2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 15ean) eta, bestetik, akats zuzenketa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hona hemen:

1.d apartatuan ("Urte anitzeko planean oinarrituta, enpleguan behin-behinekotasuna murrizteko tasa espezifikoa"), honako plaza hau gehitu behar da:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (kodea: 2212D07207), oposizio-lehiaketa bidez.

1.c apartatuan ("2025eko ekitaldian behin-behinean betetako plaza hutsak"), honako plaza hau gehitu behar da:

–Orkestrako Zuzendaritza eta Abesbatzako irakasle plaza bat, lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialarekin, Fernando Remacha zentroan (kodea: 1113B09601), oposizio-lehiaketa bidez.

1.c apartatuan, honela dioen tokian:

–Administrari-ofizialen hiru plaza, funtzionarioen araubidean, bat Ekonomia Sustapenerako Alorrean eta bi Herritarren Arretarako Zerbitzuan (kodeak: 0511C06214, 0510C01003 eta 0507C01206), oposizio-lehiaketa bidez.

Honela behar du:

–Administrari-ofizialen bi plaza, funtzionarioen araubidean, bat Ekonomia Sustapenerako Alorrean, eta bestea Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (kodeak: 0511C06214, 0510C01003), oposizio-lehiaketa bidez.

Orobat, apartatu hau gehitu behar da:

2.–2023. urterako lan publikoaren eskaintza aldatzea 1.d apartatuari dagokionez ("Urte anitzeko planean oinarrituta, enpleguan behin-behinekotasuna murrizteko tasa espezifikoa"). Hala, honela dioen tokian:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru plaza, obren udal-lantalderako, kirolen udal-zerbitzurako eta eskubide sozialen arlorako (plantillako kodeak: 0512D07202, 0513D03919 eta 0514D03920), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

Honela behar du:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, funtzionarioen araubidean, bat obren udal-lantalderako eta bestea kirolen udal-zerbitzurako (plantillako kodeak: 0512D07202, 0513D03919), oposizio-lehiaketa bidez.

Tuteran, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2601787