36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Kudeaketa-esleipena egitea Etxarri Aranazko Udalari, kulturako teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko

Tafallako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hitzarmen bat onestea Tafallako Udalak Etxarri Aranazko Udalari egindako kudeaketa-esleipena prestatzeko, kulturako teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta hautaprobetarako deialdia egin eta garatzeko, Tafallako Udalak, behar izatean, kontratatzeko.

2. Tafallako Udaleko alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Tafallan, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2601447