2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko, erdi mailako teknikariaren lanpostuan aritu daitezen (B maila)
Alkatearen 2026ko otsailaren 4ko 66/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko, erdi mailako teknikariaren lanpostuan aritu daitezen (B maila) Orkoiengo Udalean.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; gainerako aplikazio arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Deialdiaren oinarriak argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
Orkoienen, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2601677