36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko, kudeaketa ekonomikoko teknikari aritu daitezen (B maila)

Alkatetzak 2026ko urtarrilaren 29an emandako 56/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko, kudeaketa ekonomikoko teknikari aritu daitezen (B maila) Orkoiengo Udalean.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.

Orkoienen, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2601494