36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko

Alkatetzak 2025eko abenduaren 30ean emandako 976/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da izangaien zerrenda bat eratzeko, Orkoiengo Udalean administrari-ofizialak aldi baterako kontratatzeko, sortzen diren beharrei erantzute aldera.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitara emanen dira Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan.

Orkoienen, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2601493