2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ESTERIBAR
Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskarako teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko
Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hitzarmen bat onestea Esteribarko Udalak Burlatako Udalari egindako kudeaketa-esleipena prestatzeko, euskarako teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta hautaprobetarako deialdia egin eta garatzeko, entitate sinatzaileek, behar izatean, haiek kontrata ditzaten.
2. Esteribarko Udaleko alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Esteribarren, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2601555