2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Oposizio-lehiaketa, txanda irekian zerbitzu anitzetako enplegatuen 3 plaza betetzeko. Izendapena
2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ekoan, deialdi bat argitaratu zen zerbitzu anitzetako enplegatuen 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Berriobeitiko Udalean aritzeko. Hautaprobak egin ondoan, kalifikazio-epaimahaiak 2025eko abenduaren 12an egindako proposamenarekin bat, eta 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez (foru-dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du), Berriobeitiko Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzen ditu honako hauek:
–Alkatetzaren 2026ko otsailaren 5eko 175/2026 Ebazpenaren bidez, Jose Javier Ullate Martínez izendatzen da zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritu dadin, funtzionarioen araubidean, plantilla organikoko 76. plazan.
–Alkatetzaren 2026ko otsailaren 5eko 176/2026 Ebazpenaren bidez, Xabier Urdín Pérez izendatzen da zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritu dadin, lan-araubide finkoan, plantilla organikoko 73. plazan.
–Alkatetzaren 2026ko otsailaren 5eko 177/2026 Ebazpenaren bidez, Javier Romero Ortiz izendatzen da zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritu dadin, funtzionarioen araubidean, plantilla organikoko 77. plazan.
Izangai horiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapen hau jakinarazten zaienetik hasita. Epe horretan ez badira plazaz jabetzen, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, toki-administrazio honetako funtzionario edo lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da honako hauek aurkez daitezkeela egintza honen aurka:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Berriobeitin, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Felix Remirez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2601783