36. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUA

Haur eskolako hezitzailea aldi baterako kontratatzea

Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat osatzea, hautaproben bidez, hezitzaile lanpostuaren ordezkapenak egiteko Basaburuko Udaleko Ttikiena Haur Eskolan.

Lanpostuak izanen ditu C mailari dagozkion ordainsariak.

Hamabost egun naturaleko epea dago eskabideak aurkezteko, deialdian parte hartzeko, behin deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eta oinarriak eskuragarri daude Basaburuko Udalaren webgunean (www.basabura.eus) eta Udalaren egoitzan (Jasokundea kalea 7, Jaunsarats).

Basaburuan, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2601343