6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
PITILLASKO UREZTATZAILE TRADIZIONALEN ELKARTEA
Batzar Orokorra
Lekua: Pitillasko zentro zibikoa, San Jose kalea z.g.
Eguna: 2026ko otsailaren 22a, igandea.
Ordua: 11:30ean lehen deialdian, 12:00etan bigarren deialdian.
Gai-zerrenda:
1. 2025eko maiatzetik egindako jarduketei buruzko informazio orokorra, hilabete horretan hautsi baitzen guztiz iparraldean, Beireko mugan, dagoen presa.
2. Elkartearen Erregelamenduaren egokitzapena onestea, 1914koaren ordez.
3. Iparraldeko presaren hausturaren ondorioz ureztatu ezin diren eremuetarako aldi baterako konponbide-proposamenak aurkeztea eta onestea.
4. Batzordea eta elkartearen ordezkaria hautatzea.
5. Galde-eskeak.
Oroitarazi nahi dugu ezen, gaur egungo ordenantzen arabera, 5 erregu-lur baino gehiago dituzten jabeek soilik eman dezaketela botoa. Gutxiago dituztenak elkartu daitezke, baldin eta denen artean 5 erregu-lur egiten badituzte, eta kasu guztietan, boto bat izanen dute metatutako 5 erregu-lurreko.
Jabe bat ezin bada batzarrera etorri, idazki bat entregatu behar du, NAN zenbakia adierazita eta sinatua, beste norbaiti botoa emateko ahalmena emateko.
Pitillasen, 2026ko otsailaren 1ean.–Elkarteko burua, Pedro Joaquín Aguirre Landivar.
Iragarkiaren kodea: P2601995