34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, "Jurramendiko hegoaldeko magalean uraren goi hornidura berritzea" izeneko proiektuan eta haren aldaketetan

Jurramendiko Mankomunitateko buruak 2025eko abenduaren 30ean eman ebazpen baten bidez, honako hau erabaki da:

Lehena.-Dei egitea "Jurramendiko hegoaldeko magalean uraren goi hornidura berritzea" izeneko proiektuak eta haren aldaketek ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, martxoiaren 3an ager daitezen Aberin eta Morentingo udaletxeetan, eta martxoaren 4an Lizarra eta Aiegiko udaletxeetan, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, hala badagokio, baita behin betiko okupaziokoak ere.

Bigarrena.–Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduriko ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

Ekitaldira Mankomunitateko burua ere agertuko da, Jurramendiko Mankomunitatearen ordezkari, edo, berak eskuordetza emanik, erakundearen beste ordezkari bat.

Hirugarrena.–Honako hauek Administrazioaren peritu izendatzea: Anabel Beunza Munárriz eta Gabriel Olagüe Santesteban.

Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Jurramendiko Mankomunitatearen zein Aberin, Morentin, Lizarra eta Aiegiko udaletako iragarki-tauletan, eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean.

Bosgarrena.–Ebazpen honen edukia ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2601421