34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA.

Aldaketak ordenantza fiskal batean, zeinaren bidez arautzen baitira tasak eta/edo prezio publikoak ur-hornidurarako, estolderia eta saneamendurako, arazketarako eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueretarako. Behin betiko onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2025eko urriaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026rako ordenantza hau: ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baitira tasak eta/edo prezio publikoak ur-hornidurarako, estolderia eta saneamendurako, arazketarako eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueretarako.

Iragarkia 2025eko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 14an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horiek horrela, aldaketak behin betiko onetsi dira 2026rako aplikatuko diren ordenantzetan, tarifetan eta igorpenetan, eta indarrean jarriko dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Corellan, 2026ko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, José Ramón Martínez Zardoya.

ORDENANTZA FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA TASAK/PREZIO PUBLIKOAK UR-HORNIDURARAKO, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDURAKO, ARAZKETARAKO ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUERETARAKO

I. TITULUA.–MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEAREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK, ZERIKUSIA DUTENAK URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN

I. KAPITULUA.–OINARRIAK

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetako tasak/prezio publikoak ezarri dira bat etorriz Nafarroako toki-erakundeei aplikatu beharreko araudi fiskalak erakunde horiei emandako ahalmenekin, eta haien babesean.

II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek oinarri dute honako zerbitzu hauek ematea: behe-hornidura eta saneamendua, eta horrekin eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako jarduerak eta zerbitzuak. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteagatikoak (2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

III. KAPITULUA.–APLIKAZIO-EREMUA

3. artikulua. Ordenantza hau aplikatuko da une bakoitzean Moncayoko Ur Mankomunitatean dauden udalerrien mugarteetan.

IV. KAPITULUA.–ZERGA-EGITATEA

4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izatea edo eskuratu ahal izatea, edo jarduerak erabiltzea edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, hauek dira:

a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izatea eta haren mantentze-lanak (*).

b) Herriko saneamendu- eta estolderia-sareak eskura izatea eta haien mantentze-lanak (*).

c) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahal da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira baldin urari erabilera desberdinak ematen bazaizkio eta neurgailua bakarra bada.

d) Saneamendu-zerbitzuaren erabilera. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedearen eta mantentze-lanen kostuaren arabera.

e) Edateko uraren hornidura eta/edo hondakin-uren hustuketa behin betiko kontratatzeko, beharrezkoak diren jarduketak gauzatzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune-kuota).

f) Edateko uraren banaketa-sareei lotzeko eta/edo hondakin-uren hustuketa-sareei lotzeko eskubideak. Hor sartzen da fisikoki eskura izatea hornidura-zerbitzua eta/edo saneamendu-zerbitzua.

g) Behin-behineko horniduretarako altak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, egiaztatzeko arauak zehatz-mehatz betetzen ote diren, ordenantzetan araututakoa urratzen den kasuetan.

(*) Hornidura- eta saneamendu-zerbitzuen eskuragarritasunaren eta mantentze-lanen kontzeptuen zenbatekoaren hobaria (ordenantzaren 4. artikuluko a eta b letrak), hornidura-kontratuen ordainagirietan, baldin titularrak Mankomunitateko udalak badira.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatzeko, bai edateko uraren hornidura-sareetakoak, bai hondakin-uren hustuketa sareetakoak; orobat, prezioak ezarriko ditu kontagailuak prezintatzeko, egiaztatzeko, ezartzeko eta berritzeko, baldin lan horiek Mankomunitateak berak egiten baditu.

V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

1.–Ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura erreala edo ahalezkoa jasotzen dutenak edo haien eraginaren pean daudenak hartuko dira subjektu pasibotzat, eta ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaindu beharko dituzte –zergadun diren aldetik–, izan pertsona fisikoak edo juridikoak nahiz entitateak, baldin nortasun juridikorik izan gabe ere entitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat eratzen badute, eta hark zerga jasan baitezake.

Zehazki, honako hauek dira ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasa/prezio publikoetarako, hornidura-kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) apartatuan zehaztutako tasarako, subjektu pasiboa izanen da hargunearen eskatzailea.

c) 4. artikuluko h) apartatuan zehaztutako tasa/prezio publikoetarako, edateko uraren hornidurarako eta/edo hondakin-uren hustuketarako kontratuaren titular diren pertsona natural edo juridikoak, araua hautsi dutenak.

Abonaturik ez dagoenean, subjektu pasiboak izanen dira ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak, baldin zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2.–Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haren jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

3.–Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo ekonomia-jarduera batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahal zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia-jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA.–ZERGA-OINARRIA

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan, hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluko a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren araberakoa. Kuota horri gehituko zaio Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua, eta kostu hori, aipatutako kasuan, kuotaren zati bereizezina izanen da.

b) 4. artikuluko b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren araberakoa.

c) 4. artikuluko c) eta d) apartatuetan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtua, edo teknikoki onargarriak diren beste bide batzuen bitartez.

d) 4. artikuluko e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoa, edo ezarrita dagoenaren kuotaren eta ezarriko denaren kuotaren arteko aldea, baldin diametroa handitu behar bada, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako.

e) 4. artikuluko f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako diametroaren araberakoa edo diferentzialaren araberakoa, handitu behar bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

f) 4. artikuluko g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtua, edo teknikoki onargarriak diren beste bide batzuen bitartez.

g) 4. artikuluko h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: egindako ikuskapen kopurua.

VII. KAPITULUA.–TARIFAK

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak finkatuko du zer tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei, ekitaldi bakoitzean.

VIII. KAPITULUA.–TRIBUTU-KUOTAK

9. artikulua. Tasa bakoitzaren tributu-kuota izanen da zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek une bakoitzean ezartzen dituzten zeharkako zergak, lege horiek xedatutako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA.–SALBUESPENAK

11. artikulua. Soilik onartuko dira Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru-legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak, eta indarrik gabe gelditzen dira bestelako deskontuak; hots, eratortzen direnak Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki-erakundeek edo beste edozein entitatek edo erakunde publikok hartutako erabakietatik edo egindako jarduketa orotatik.

X. KAPITULUA.–SORTZAPENA

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sortuko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak hiru hilean behin sortzen dira, hiruhilekoko lehen egunean, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. Ur-kontsumoa egiten den unean sortuko dira 4. artikuluko c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.

3. Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin-urak husteko kontratua sinatzen den unean sortuko dira 4. artikuluko e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.

4. Edateko uraren hornidura-sareari edo/eta hondakin-urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira 4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, bat etorriz Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzarekin.

5. Ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira 4. artikuluko h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.

XI. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c) eta d) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak, hiru hilabetetik behin.

2. Sortzapenaren unean ordainaraziko dira e), f) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.

3. h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

Ordenantzaren 4. artikuluko a), b), c), d) eta f) apartatuetako tasek/prezio publikoek sortutako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua argitaratuz Mankomunitateko iragarki-taulan, eta argitalpen horretatik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

4. artikuluko e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak sortzen diren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaindu beharko dira hargunerako eskubidea ebatzi ondotik, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan ezarri bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aurrera, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluko h) apartatuan ezarritako tasak ordaindu beharko dira subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

15. artikulua. Borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak luzapen-aldian ordaintzen ahal dira, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 90. artikuluarekin.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, baldin Mankomunitateak ez badu baimenik eman haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

16. artikulua. Tributu-zorrak honela ordaindu daitezke:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboen kasuan, haiek adierazitako banku- edo aurrezki-entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboen kasuan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki-kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaz gain, Moncayoko Ur Mankomunitateak Ur Zerbitzuaren Erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen-araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

II. TITULUA.–ISURTZE-SARIA

18. artikulua. Sari honen zerga-egitatea, zerga-oinarria, subjektu pasiboak eta abar oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzen duen Erregelamenduan, zeina onetsi baitzen otsailaren 2ko 26/1989 Foru Dekretuaren bidez.

19. artikulua. Tarifen koadroan finkatu da 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako sariaren zenbatekoa.

Xedapen indargabetzailea.–Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak badira.

Azken xedapena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira (foru-lege horren bidez arautu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).

Ordenantza hau 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

HILEKO TARIFAK.–ORDENANTZA FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA TASAK/PREZIO PUBLIKOAK UR-HORNIDURARAKO, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDURAKO, ARAZKETARAKO ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUERETARAKO

1. 4.a) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

1.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren araberakoak:

13 mm-ra bitarte: 3,87 euro hilean.

15 mm-koa: 4,84 euro hilean.

20 mm-koa: 6,42 euro hilean.

25 mm-koa: 8,26 euro hilean.

30 mm-koa: 17,23 euro hilean.

40 mm-koa: 28,76 euro hilean.

50 mm-koa: 54,92 euro hilean.

65 mm-koa: 93,66 euro hilean.

80 mm-koa: 136,51 euro hilean.

100 mm-koa: 177,57 euro hilean.

1.2. Kontagailuen alokairuaren kuotak.

Kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko 230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), barnean direla kontagailua konpontzeko eta kontserbatzeko gastuak.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien harguneen kuotak.

Kuota finkoak, hargunearen diametroaren araberakoak:

50 mm-ra bitarte: 10,65 euro hilean.

50 mm-tik gora: 17,75 euro hilean.

2. 4.b) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

2.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren araberakoak:

13 mm-ra bitarte: 1,30 euro hilean.

15 mm-ra bitarte: 2,08 euro hilean.

20 mm-ra bitarte: 2,79 euro hilean.

25 mm-ra bitarte: 4,01 euro hilean.

30 mm-ra bitarte: 6,59 euro hilean.

40 mm-ra bitarte: 11,70 euro hilean.

50 mm-ra bitarte: 18,26 euro hilean.

65 mm-ra bitarte: 30,59 euro hilean.

80 mm-ra bitarte: 46,71 euro hilean.

100 mm-ra bitarte: 73,06 euro hilean.

2.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkia jasota.

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 2.1 puntukoei.

3. 4.c) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

3.1. Kuota aldakorra: prezioa, hilean kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa: Kontsumoa, 1etik 6 m³-ra bitarte, 0,25 euro/m³.

2. tarifa: kontsumoa, 7tik 30 m³-ra bitarte, 0,60 euro/m³.

3. tarifa: 30 m³ baino gehiagoko kontsumoa, 2,43 euro/m³.

3.2. Industriarako eta merkataritzarako erabilera.

1. tarifa: kontsumoa, 0,78 euro/m³.

3.3. 1. tarifa: Udal erabilerak, 0,25 euro/m³.

Ureztatzeko ahoa, 1,19 euro hilean.

2. tarifa: Obretarako hornidura, 0,69 euro/m³.

3. tarifa: Ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoak, 0,25 euro/m³ (*).

3.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, hilean kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa: Kontsumoa, 1etik 6 m³-ra bitarte, 0,25 euro/m³.

2. tarifa: kontsumoa, 7tik 30 m³-ra bitarte, 2,02 euro/m³.

2. tarifa: 30 m³ baino gehiagoko kontsumoa, 3,54 euro/m³.

4. 4.d) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

4.1. Saneamenduko kuota aldakorra: prezioa, hilean kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa: kontsumoa, 0,07 euro/m³.

4.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota, hilean:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 4.1 puntukoei.

5. 4.e) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

5.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoak, edo ezarrita dagoenaren araberakoak, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotune-kuota).

13 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

15 mm-koa: 71,02 euro.

20 mm-koa: 73,90 euro.

20 mm-tik gora: 118,32 euro.

6. Ordenantzaren 4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

6.1. Hargunerako eskubideak hornidura-sareetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa.

13 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

15 mm-koa: 71,02 euro.

20 mm-koa: 73,90 euro.

20 mm-tik gora: 118,32 euro.

6.2. Hargunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa.

50 mm-ra bitarte: 118,32 euro.

50 mm-tik gora: 236,63 euro.

6.3. Hargunerako eskubideak saneamendu-sarean: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa.

160 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

160 mm-tik gora: 118,32 euro.

6.4. Alta hartzeko eskubideak, obra-horniduretarako: 114,33 euro.

7. 4.g) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

3. artikuluan tarifa hauen gainean xedatutakoari jarraituko zaio:

–Alta-eskubideak: 55,42 euro.

–Kontsumoa, 0,70 euro/m³.

8. Ordenantzaren 4.h) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Egindako ikuskapen bakoitzeko: 21,14 euro.

9. Aurreikusita dauden beste zerga-egitate batzuk.

Eskulana: 28,57 euro/ordu.

Makineria erabiltzeagatik: 57,08 euro/ordu.

Kamioia erabiltzeagatik: 117,29 euro/ordu.

Ura analizatzeagatik: edangarritasuna; gutxienez ere, 113,28 euro.

10. Ezarritako beste fidantza eta gordailu batzuk.

Ordenantzaren 14. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraituz jokatuko da.

11. Isurtze-saria.

17/2025 Foru Legea, abenduaren 22koa.

Azken xedapenetako lehena.–Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko Foru Legearen aldaketa.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legearen 13. artikulua aldatzen da 1.a), b) eta c) letretan eta 4. apartatuan araututako tarifei dagokienez:

a) Etxeko isurketak: 0,813 euro/m³.

b) Etxekoak ez diren isurketak: 0,845 euro/m³.

c) Sareetara konektatu gabeko erabiltzaileak: 0,097 euro/m³.

(*) Tarifa hau aplikatuko da ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoetan eta erabilera guztietarako fakturazio aldi bakar batean. Inguruabar hauek guzti-guztiak gertatu behar dira eta behar bezala frogatuko dira:

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak jakin gabe hodiak edo neurketako ekipamenduak hondatuta daudela.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.

Gehienez hiru eguneko epean konpondu beharko da hautsi edo hondatu den eta, horren ondorioz, ihesa izan duen instalazioa, ihesa atzematen denetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2600474