2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Mankomunitate honetako batzarrak, 2025eko azaroaren 27an egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Erabaki hori 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean. Horren ondotik, jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu da. Beraz, honako hauek dira 2026ko ekitaldirako tasak:
1.a) Etxebizitzak eta baserriak, edukiontzitik 500 metro baino hurbilago: 93,02 euro.
1.b) Etxebizitzak eta baserriak, edukiontzitik 500 metro baino urrunago: 46,50 euro.
2. Profesionalen bulego, langela eta zerbitzuak: 158,12 euro.
3.a) Merkataritzako establezimendu txikiak: 166,02 euro.
3.b) Merkataritzako establezimendu txikiak (janaria saltzen dute): 237,18 euro.
3.c) Supermerkatu txikiak edo autozerbitzuak: 355,76 euro.
3.d) Merkataritzako gune handiak: 474,36 euro.
4. Ostatuak: 281,54 euro.
5. Diskotekak: 309,68 euro.
6.a) 10 mahai edo gutxiagoko jatetxeak: 309,68 euro.
6.b) 10 mahaitik 20ra bitarte dituzten jatetxeak: 337,84 euro.
6.c) 20 mahaitik goitiko jatetxeak: 380,06 euro.
7.a) Landetxeak, ostatatzeko 7 plaza baino gutxiago dituztenak: 112,62 euro.
7.b) Landetxeak, ostatatzeko 7 plazatik 12ra bitarte dituztenak: 154,84 euro.
7.c) Landetxeak, ostatatzeko 12 plaza baino gehiago dituztenak: 197,08 euro.
8.a) Hostalak, ostatatzeko 10 plaza baino gutxiago dituztenak: 112,62 euro.
8.b) Hostalak, ostatatzeko 10 plazatik 20ra bitarte dituztenak: 154,84 euro.
8.c) Hostalak, ostatatzeko 20 plaza baino gehiago dituztenak: 197,08 euro.
9.a) Industriak eta lantegiak, 9 langile edo gutxiago dituztenak: 171,62 euro.
9.b) Industriak eta lantegiak, 10 langiletik 30era bitarte dituztenak: 343,20 euro.
9.c) Industriak eta lantegiak, 30 langiletik goiti dituztenak: 686,42 euro.
10.a) Eskolak edo ikastetxeak (20 ikasle edo gutxiago): 63,82 euro.
10.b) Eskolak eta ikastetxeak (20 ikasletik goiti): 127,64 euro.
10.c) Eskolak edo ikastetxeak (jantokia dute): 255,26 euro.
11. Naturaguneak: 408,98 euro.
12. Kanpinak: 272,66 euro.
13. Kiroldegiak: 79,06 euro.
14. Kontsultategiak: 79,06 euro.
15. Osasun-etxeak: 158,12 euro.
16. Udaletxeak eta udal-bulegoak: 158,12 euro.
17. Abeltegiak: 85,82 euro.
18. Gurtzarako eraikinak: 93,02 euro.
19. Komentuak: 154,84 euro.
20. Elkarte gastronomikoak: 237,18 euro.
21. Erabilera esklusiboko edukiontziak: 162,22 euro edukiontzi bakoitzeko.
Donezteben, 2026ko urtarrilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2601318