2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa, 0-3 urtekoen zikloko haur-eskola arautzen duen ordenantzaren 4. artikuluan. Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 0-3 urtekoen zikloko haur-eskola arautzen duen ordenantzaren 4. artikuluan, jantoki-zerbitzuaren prezio publikoak sartzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Alesbesen, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2601378