34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Ordenantza fiskala, Virgen del Portal zahar etxeko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Alesbesko Virgen del Portal zahar etxeko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2601377