2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Lantegia eta bulegoak
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Titularra: Leunamme Technology SL.
Jarduera: nabe bat ezartzea, lantegirako eta bulegoetarako.
Tokia: Eguesko industrialdeko 16. intsula (12/493).
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2601144