34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Tokiko ehiza-barrutia eratzea

San Adriango Udalak, 2026ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko ehiza-barruti baten eraketa sustatzea, San Adriango udal mugarte osoa bere baitan hartuko duena, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoaren babesean.

Horrenbestez, San Adriango udal mugapean sartutako lurren jabe guztiei adierazten zaie ezen, ez badute baimentzen beren jabetzak ehiza esparruan sartzea, egoki den eskabidea aurkeztu beharko dutela San Adriango Udalaren Erregistro Orokorrean. Hartan, agertu beharko dituzte beren izenak eta esparruan sartzea baimentzen ez duten jabetza bakoitza (poligonoa, lurzati zenbakia eta azalera).

Eskaera hori hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tokiko ehiza barrutian sartutako lurren jabeek ez badute eskabiderik aurkezten, berariaz adierazteko ez dutela baimentzen lur horiek esparruan sartzea, ulertuko da baimena isilbidez eman dela.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, izapide egintza bat baita, nahiz eta horrek ez duen eragozten prozedura amaitzen duen egintzaren aurka errekurtsoak jartzea.

San Adrianen, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2601331