34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2026ko lan-egutegia

Olaztiko Udaleko alkateak 48/2026 Ebazpena eman du urtarrilaren 29an, udal langileentzako 2026rako lan-egutegia onesteko. Hona hemen ebazpena, hitzez hitz:

Ikusirik, batetik, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen baita (2025eko abenduaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 241. zk.), eta, bestetik, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehaztu ziren, 2026rako; ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira (2025eko abenduaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 241. zk.).

Ikusirik, orobat, 145/2025 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitatean 2026. urterako egun baliogabeak ezartzen dituena epeak zenbatzeari dagokionez.

Kontuan harturik Olaztiko Udaleko langileen ordezkariekin aldez aurretik egindako negoziazioa, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak ematen didan eskumena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8. artikuluraa igorriz eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–2026. urteko jaiegunen egutegia onartzea Olaztiko Udaleko langileentzat. 2026. urterako jaiegun ordainduak eta berreskuratu ezin direnak honako hauek izango dira:

–Urtarrilak 1: Urteberria.

–Urtarrilak 6: Jaunaren Eguna.

–Martxoak 19: San Jose.

–Apirilak 2: Ostegun Santua.

–Apirilak 3: Ostiral santua.

–Apirilak 6: Pazko astelehena.

–Maiatzak 1: Lanaren Eguna.

–Uztailak 27: Herriko jaiak.

–Abuztuak 15: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriak 12: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroak 2: Domu Santu egunaren biharamuna.

–Abenduak 3: Xabierko San Frantzisko.

–Abenduak 8: Sortzez Garbia.

–Abenduak 25: Jaunaren jaiotza.

Bigarrena.–2026ko martxoaren 20a eta abenduaren 4a lanegunak ez diren egunak deklaratzea langile guztientzat (40.1, 40.2 eta 40.3 lanpostuetarako izan ezik, haien berariazko egutegiaren arabera arautuko baitira).

Hirugarrena.–Udal-bulegoak itxita egongo dira urteko larunbat eta igande guztietan, lehen aipatutako puntuetan jaieguntzat eta ez laneguntzat jotako egunetan, 2026. urterako lan-egutegian jasota daudenetan.

Bulegoetako jendaurreko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.

2026an epeak zenbatzeko, baliogabeak izango dira larunbat eta igande guztiak, bai eta urtarrilaren 1a eta 6a, martxoaren 19a, apirilaren 2a, 3a eta 6a, maiatzaren 1a, uztailaren 27a, urriaren 12a, azaroaren 2a eta abenduaren 3a, 8a eta 25a.

Laugarrena.–Udal langileen urteko lanaldia honela banatuko da: 1.592 ordu efektibo, 40.1, 40.2 eta 40.3 lanpostuetan izan ezik:

–Eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera bitartekoa izango da, eta, oro har, 7 ordu eta 20 minutuko iraupena izango du. Ordutegi-malgutasuna ezartzen da; ordutegiaren zati finkoa 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izango da, eta gainerako denbora langileak aukeratuko du, malgutasunez, 7: 00etatik 9: 00etara eta 14:00etatik 16:30era bitartean.

Langile tekniko-administratiboek 10 ordura arteko saldo positiboa edo negatiboa izan dezakete etengabe, eguneko lanaldiarekiko.

–Langile bakoitzak 14 orduko poltsa izango du urtean zehar hartzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Bosgarrena.–Kultura, Haurtzaroa (Udaz Euskaraz eta ludoteka) eta Gazteria (Gaztetxoko) zerbitzuek beren egutegi eta ordutegi espezifikoa izango dute, betiere ezarritako urteko gehienekoaren barruan. Haurren eta gazteen zerbitzuak egokituko dira Kultura, Haur eta Gazteen teknikari eta koordinatzailearen lanpostua garatzeko egutegira.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taula ofizialean eta Olaztiko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea, eta Udaleko langileen ordezkariei eta Udalbatzari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Administrazio-egintza honen aurka, honako errekurtso hauek jarri ahal izango dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Olaztin, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2601387