2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
2026rako zerga-tasak, tasak eta zergak
Odietako Udalak, 2025eko azaroaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen tasei, prezio publikoei eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2026ko ekitaldian indarrean izanen direnak.
Behar zen iragarkia argitaratu zen 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten, 30 egun baliodunean. Epe horretan ez denez alegaziorik ez aurkeztu ez jaso, aipatutako erabakia behin betiko onetsitzat jotzen da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Orobat, espedientea argitaratzen da, behar diren ondorioak sor ditzan.
Gaia: Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2026ko ekitaldian indarra izanen dutenak.
Erabaki da aplikatzea honako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta udal zerga hauek:
ZERGAK
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.
Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %4,00.
Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %4,00.
Hiri-lurren balio-gehikuntza:
–Zerga-oinarria: onetsi dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
–Karga-tasa: %16.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.
Etxebizitza hutsen gaineko zerga:
–Karga-tasa, 1. urterako: %0,10.
–Karga-tasa, 2. urterako: %0,50.
–Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1.
TASAK
I.–Ordenantza, arautzen dituena hirigintza-jarduketak egiteko tasak.
I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren eta harekin bat datozen gainerakoen babesean emandako lizentziak.
1.1.–Partzelazio-lizentziak: lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteko tasa: 65,00 euro.
Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe partzelazioa azkenik gauzatzen den ala ez.
1.2.–Obra lizentziak, eraikuntza-lanetarako edo bizitegi-eraikinak birgaitzeko, eraiste-lanetarako, eraberritzeetarako, instalazioetarako eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako: tasa honen kuota kalkulatzeko, 7. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio, honako koadro honi jarraikiz:
5.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 50,00 euro.
5.000,00 eurotik 15.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 70,00 euro.
15.000,00 eurotik 30.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 140,00 euro.
30.000,00 eurotik 60.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 210,00 euro.
60.000,00 eurotik 150.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 280,00 euro.
150.000,00 eurotik 300.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 350,00 euro.
300.000,00 eurotik 600.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 420,00 euro.
Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe obra azkenik gauzatzen den ala ez.
1.3.–Eraikinak eta instalazioak lehenengoz erabili edo okupatzeko lizentziak: eraikinak lehenengoz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik: 150,00 euro.
Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe bizigarritasun zedula lortzen den ala ez.
1.4.–Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik: 160,00 euro, salbu obrak egiteagatik aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa handiagoa denean; kasu horretan, azken hori kobratuko da.
Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak eskatutako erabilera aldaketa gauzatzen duen ala ez.
Arau orokorrak:
Aipatu zenbatekoak kobratuko dira, orobat, erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren prozedura baliatzen den kasuetan.
II. epigrafea.–Hirigintza-dokumentuak tramitatzeari eta onesteari buruzko zerbitzu teknikoak edo administratiboak.
Tramitatzeagatik hirigintzako udal plana aldatzeko espedienteak, hiri-jarduketarako plan bereziak, plan berezi independenteak eta plan partzialak: 150,00 euro.
Tramitatzeagatik xehetasun-azterketen espedienteak, exekuzio-unitateen aldaketak, urbanizazio proiektuak, birpartzelazio proiektuak, konpentsazio-batzordeen estatutuak, hirigintza-hitzarmenak eta antzekoak: 100,00 euro.
Arau orokorrak:
Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:
–Interesdunen/eskatzaileen kargura izanen da prentsako eta/edo gainerako hedabideetako iragarkien eta argitalpenen zenbatekoa, argitaratzea beharrezkoa denean araudiaren arabera.
–Espedientea behin betiko onetsitakoan, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak uko egiten dion ala ez.
–Konpentsazio-batzordeak: Udalak konpentsazio-batzordeei jasanaraziko die, behar bezala justifikatuta, eragiten dizkioten laguntza juridikoko gastuak, egin behar baditu erakunde horiek hartutako erabaki edo akordioak epaiketetan edo beste instantzia batzuetan defendatzeagatik.
III. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei erantzutea.
–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik, txostena eginez: 50,00 euro.
IV. epigrafea.–Udal katastroa aldatzeko espedienteetarako aholkularitza ematea eta dokumentazioa prestatzea (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa).
–Katastroan aldaketa egiteko espedienteak tramitatzeagatik: 50,00 euro.
–Gainera, tramitatze hori egiten denean katastroa berrikusteko urtero ezarritako datetatik kanpo, interesdunaren/eskatzailearen kargura izanen dira katastroa kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den enpresak (TRACASA) egindako lanak/zerbitzu teknikoak.
II.–Ordenantza fiskala, Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.
A.–Jarduera sailkaturako lizentzia: 400,00 euro.
B.–Jarduera sailkaturako lizentziaren berrikuspena: 200,00 euro.
C.–Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa:
- Aldaketa funtsezkoa: 400,00 euro.
- Aldaketa ez-funtsezkoa: 200,00 euro.
D.–Irekitzeko lizentzia: 200,00 euro.
E.–Jarduera kaltegaberako lizentzia: 90,00 euro.
F.–Eskualdaketak eta aldaketak lizentzien titulartasunean: 90,00 euro.
H.–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena: 150,00 euro.
Arau orokorrak:
Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:
–Interesdunen/eskatzaileen kargura izanen da prentsako eta/edo gainerako hedabideetako iragarkien eta argitalpenen zenbatekoa, argitaratzea beharrezkoa denean araudiaren arabera.
–Espedientea behin betiko onetsitakoan, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak uko egiten dion ala ez.
–Erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren prozedura baliatzen den kasuetan, aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa izanen da prozedura normalean ezarritakoaren %75.
III.–Gaskueko San Urbano baselizaren erabileraren gaineko ordenantza.
I. ERANSKINA.–ONURADUNEK ORDAINDU BEHARREKO TASAK
Antolatzailea:
1.–Entitate publikoak: doan.
2.–Partikularrak/entitate pribatuak:
–Sarrera librea/irabazi-asmorik gabe:
Egunean:
- Erroldatuak: 250,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 500,00 euro.
–Sarrera murriztua/irabazi-asmorekin:
Egunean: egindako jardueragatik antolatzaileak dituen diru-sarreren %25.
3.–Kanpaldiak:
–Lokalen barnean:
- Adingabeak: 7 euro egunean.
- Adin nagusikoak: 7 euro egunean.
Aldaketa honek 2026ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak kontsumoko prezioen indizearen arabera igoko dira.
Erripan (Odieta), 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2601254