2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Ordenantza, arautzen dituena eguzki-energia biltzeko instalazioak. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2026 kourtarrilaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau:
–Ordenantza, arautzen dituena eguzki-energia biltzeko instalazioak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Otsagabian, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.
Iragarkiaren kodea: L2601125