34. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2025eko azaroaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauen aldaketa:

–Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza.

–Estolderiaren tasa arautzen duen ordenantza.

–Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko okupazioaren tasak arautzen dituen ordenantza.

–Gimnasioko instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

–Ordenantza, Udalaren lokalen erabilera arautzen duena.

–Hirigintzako izapideak eta beste izapide batzuk egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Iragarkia 2025eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da, inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa nahiz oharrik. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta jarraian ematen da argitara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Otsagabian, 2026ko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.

ORDENANTZA, UR HORNIDURA ARAUTZEN DUENA

"5. artikulua. Tarifak. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanarengatik: hamabost euro (15,00 euro).

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: hirurogeita hamar zentimo (0,70 euro).

c) Industrian edo ureztapenetan erabiltzeko horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: hirurogeita hamar zentimo (0,70 euro).

d) Hargune berria: 180,00 euro hargune bakoitzeko.

ESTOLDERIAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Zerga-kuota

7. artikulua. Behin bakarrik eskatuko da tributu-kuota estolderia eta arazketa zerbitzuen ordainetan. 11,00 euroko kopuru finkoa da urtean, gehi BEZa. Zergaldia urte naturalari dagokio.

HERRI-LURRETAKO LURGAIN, LURZORU ETA LURPEAREN OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

ERANSKINA.–HERRI-LURRETAKO LURGAIN, LURZORU ETA LURPEAREN OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAKO ZENBATEKOAK

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

1.1. Mahaiak eta terrazak: 2,50 euro/m² denboraldiko.

1.2. Merkatu txikiak eta saltokiak:

–Saltokia, ibilgailuan: 40 euro urteko, eta 10 euro egun esporadikoko.

–Saltokiak 10,50 euro eguneko.

–Herriko merkatu txikia: 100,00 euro.

1.3. Bertzelako aprobetxamenduak (ferietako barrakak): 18,00 euro eguneko.

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Elektrizitate tasa: enpresa hauek udal mugapean fakturatzen dituzten diru-sarrera gordinen %1,5.

II.2. Konpainia telefonikoa: fakturazioaren %1,9, Compañía Telefónica SAko Unipersonal motako araubide berezian xedatutakoari jarraikiz.

III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

III.1. Gasbideen eta bertze elementu batzuen tasak: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera kudeaturiko tarifak".

ALDAKETA, GIMNASIOKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

"TARIFEN ERANSKINA"

–Udalaren gimnasioko instalazioak erabiltzea (16 urtetik gorakoendako):

  • Hilabeteko kuota: 35,00 euro.
  • Hiru hilabeteko kuota: 80,00 euro.
  • Sei hilabeteko kuota: 140,00 euro.
  • Urteko kuota: 190,00 euro.
  • Asteburuetako, Eguberrietako eta Aste Santuko kuota: 140,00 euro.
  • Asteburuko kuota: 10,00 euro.

UDALAREN LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

TARIFEN ERANSKINA

1.–Javi Eseverri gizarte eta kultur zentroko jarduera aretoa eta ekitaldi-aretoa, eta erabilera anitzeko gela, Urrutia auzoko eraikineko 3. solairuan dagoena, 23-A zenbakia duena.

–Bilera informatiboak eta hitzaldiak oro har: 30,00 euro egunean.

Egoitza soziala Nafarroako Ekialdeko Pirinioa eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: salbuetsita.

–Jarduerak: Egoitza soziala Nafarroako Ekialdeko Pirinioa eskualdean duten erakunde publikoak eta irabazteko asmorik gabeko elkarteak: 20 euro eguneko, baldin gela erabiltzen bada egunean 4 orduz baino gehiago, eta 10 euro eguneko, baldin erabiltzen bada egunean 4 orduz baino gutxiago.

Baldin jarduera Ibarreko bizilagunei irekia badago eta doan bada, ordaindu beharretik salbuetsiko da.

Jarduera partikularrek edo enpresek egiten badute eta Ibarreko bizilagunendako bada: 20 euro egunean.

Enpresen edo irabazteko asmoa duten elkarteek antolatutako ekitaldiak, enpresa-bilkurak edo biltzarrak: 200 euro eguneko.

2.–Koleto etxea erabiltzea ezkontza eta ekitaldietarako: 80,00 euro egunean.

3.–Udaletxea: 80,00 euro egunean.

4.–Udal pilotalekua: 25,00 euro eguneko, baldin jarduera kobratzen bazaie parte-hartzaileei eta/edo bertaratuei.

5.–Altzariak erabiltzea:

–Aulkiak: 1,00 euro egunean.

–Mahaiak: 3,00 euro egunean.

–Etxolak (haimak): 5,00 euro egunean.

6.–Kanpainak (eskola, kirola, aisialdia eta denbora librea): 400,00 euro/denboraldia.

7.–Udalaren baimen berezia beharko da ikastetxe publikoko gimnasioa erabiltzeko.

8.–Beste jarduera bat egiten bada, hemen jaso ez dena, Udalak erabakiko du zer tasa ordaindu behar den.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASA ARAUTZEN DUENA

TARIFEN ERANSKINA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira udal aholkularitzak, egindako txosten teknikoek eta prentsan argitaratzen diren iragarkiek duten kostuaren %50, ordenantzaren 3. artikuluan aipatzen diren hirigintzako jarduketei dagokienez.

2. Hirigintza arloko kontsulten txostenen kostuaren %100.

Iragarkiaren kodea: L2601101